2013(e)ko urriaren 15(a), asteartea
















Zer dira basherri taldeak?

BASHERRI SAREKO PAOTXA TALDEAREN UDAZKENEKO BATZARRA Lizolateinen, 2013ko Urriaren 13an.

AGERTUTAKOAK

Leire Iker Manex eta Aner
Sabino eta Laia
Eluska Asier eta Libe
Alaitz Mikel Ihintza eta Aiur
AnatxO eta Amets
Hodei
Larraitz eta Mirari
Elena eta Txato
Maria Aitor Arane eta ¿?
Itsaso Borja Luka eta Ekhi
Olatz eta Mikel

Hamaiketan jarri degu zita Baserrian, baratzak ikusi eta paseotxo bat eman
ondoren umeen laguntzarekin kalabaza batzuk bildu eta traktorean etxera eraman ditugu.Gero bazkaldu, (esan beharra dago dena oso goxoa zegoela, errezetak elkartrukatu beharko genituzke..) Bazkalostean batzarra egin degu.

GAI ORDENA
1. Talde berrien aurkezpena.
Sei familia gehiago batu zaizkigu eta denok aurkezpen txiki bat egin degu elkar ezagutzeko, nongoak garen, zergaitik sartu gara otarren historian, e.a…
Taldeari PAOTXA izena jartzea erabaki degu.

2. Apadrina tus huevos.
Mikelek egitasmo honen berri eman digu, otarrean arraultzak nahi dituenari zuzendua da, fami bakoitzak nahi dituen arraultzen arabera oilo bat edo bi erosi ditzazke eta arraultzak iruten dituztenean, otarrean jarrito ditugu.
Horretarako lehendabizi oilategia berrituko degu, honetarako azaroaren bederatzian goizeko 9tan. jarri degu zita lanerako, Oilategia prest dagoenean denok batera joango gera oiloak erostera.Agertu zirenen artean hamar familik erosivo dute oiloa, orotara 19 oilo oraingoz.Pentsua ekologikoa erostea onartu genuen eta salneurria eta maiztasuna helaraziko dizkizuegu.

3. Udarako Otarren gorabeherak, datorren urterako proposamenak.
Produktu berrien eskeintza, talde bezala beste produktu batzuk denon artean erosteko aukerari buruz hitz egin degu, arroza naparrotik, olioa, ogia,….informazioa lortzekotan geratu gara eta gure artean elkartrukatu.

 4. Azpiegitura berriak.
Diputazioak dirulaguntza bat bideratu du ekoizpen ekologikoan hasiberriak diren ustiaketei laguntzeko, Mikelek negutegi baten beharraz hitz egin zigun, uzta bermatzearen garrantziaz, eta dirulaguntza hau bi negutegi erosi ahal izateko balio lezake. Hil honetan egin behar da eskaera, eta horretan gabiltza buru belarri. Ura ere arazo bat izaten da batzuetan, baratzean bertan ez dagoelako. Negutegiekin batera ureztatzeko sistemen aurrekontuak ere eskatu ditugu.

5. Basherri Sareko informazioa.
Mikelek Basherri Sarearen berri eman zigun, Basherri Sareko Aurkezpen txostena bidaliko dizuegu eta nahi duenak irakur dezala.

6. Beste gai batzuk.
Otarrei dagokionez, kaxatan egiten jarraituko degu, erosotasunagatik. Paperezko poltsak erabiltzeko asmoa azaldu digu Olatzek, berrerabil ditzazkegunak.  Hurrengo batzarrei dagokionez zera adostu genuen, urtaroko batzar bazkari bat antolatzea, zertxobait lan egin eta gehienbat berriketarako, eta elkarrekin gustora bazkaltzeko. Jendea lanerako gogoz dagoela ere aipatu zen, eta Mikelek hemen lana beti dagoela aipatu zuen, baina bazkari batzar hauek horretarako ez direla egokiak, hobe esanda ez dira eraginkorrak. Lanerako zita egiten dugunean zein lan mota den ikusiaz norberak erabakiko du etorri ala ez.  Urtaroetan egingo degun lau bazkari batzar hauen harira, batzarra egiten ari garenean Haur Zaintza egotea proposatzen dizuegu, pentsatuko degu nola. Oso gustora egoten gara beraiekin baina zaila egiten zaigu elkarrizketa bat etenik gabe edukitzea, ez?Hau izan zen laburbilduta batzarrean aipatutakoa, norbaitek zerbait erantsi nahi badu aurrera, erraza litzake zerbaitekin despixtatu izana……Eta eguna guretzako plazer bat izan zen, A ZE PAOTXA degun zuekin…